undefined

Kolore berdinak, pasio bera

Kolore berdinak, pasio bera

Gilena Sevillako probintziaren hego-mendebaldean dagoen herri bat da.

Gilenara iritsi bezain pronto Athletic Clubek duela 74 urte piztu zen berotasun zuri-gorriarekin egin du topo. Aitor Elizegi buru zuen gure klubaren ordezkaritzak, sevillako herri guztia kalera irten da Athletic Clubari ongi etorri beroa emateko. Emilio Gomez, Gilenako alkatearekin batera, Aitor Elizegik herriko ohorezko liburuan sinatu du, ondoren ordezkaritza guztiarekin batera Pepe Luna zelaira joateko.
Egun Tete Diez-ek zuzentzen duen taldeare futbol zelaiak duela 74 urte Gilena CF taldea martxan jartzeko esfortzu itzela egindako pertsonaren izena darama. Bertan Luna jaunaren alaba, ilobak eta gure taldeari esker ona eman nahi izan dien herri oso bat bildu dira. 1.000 kilometrotatik iritsitako laguntzaren oroitzapena oraindik indarrean dirau.

Gilena Sevillako probintziaren hego-mendebaldean dagoen herri bat da. Olibondoek ematen duten sostenguari begirik kendu gabe gaur egun harriak, kaltzio-karbonatoak eta marmola bezalako elkorrak lantzen dituzten industria dira nagusi. Herri honek, lurrak ematen dituen altxor hauen bila etorritako ibero, erromatar, bisigodo eta arabiarren bisita izan ditu mendeetan zehar. Urteen joan ahalarekin herriko harrobi naturalek Hego Mendilerroko eskualdearen sostengu ekonomiko nagusienetarikoak dira. “Urre likidoak” eta harria lantzearen ondorioz lortutako etekinek mundu mailan entzutetsu bihurtu ditu Gilenako bizilagunak, hurbileko Estepa herrian Gabonetako goxoekin gertatzen den moduan. Edonola ere, Gilena eta futbolaren arteko erlazioa 1925. urte inguruan hasi zen, Gerra Zibila ostera arte herritarren artean futbol talde bat sortzeko benetako guraria piztu zen arte.

Zale talde gogotsu baten lan eta esfortzuari esker Gilena CF taldea sortu zen baina lehenengo Zuzendaritza Batzak, direnak eta ez direnak pairatu behar izan zituzten taldea txapelketetan izena emateko. Gerraoste garaiak diren arren, herriko gazteria, eskasia zein pobreziari aurre egin, eta gogo biziz Gilenako izena futbol zelaietan defendatzeko asmoz zelaietan lehiatzen hasi zen. Krisi egoera larri horretan Gilenak Sevilla, Andaluzia eta Estatu osoko taldeei larrialdi deia egin zieten, inguruko talderen baten erantzun eta babes-lankidetza bitartez Gilena CF proiektua lagundu eta bizirik mantentzeko esperantzarekin. Ez zuten askorik eskatu, estutasunetik irteteko nahikoa baizik.

Baina eskatutako laguntza hori ez zetorren. Sevillan, Malagan eta Cadizen egindako deiadarrak ez zuen oihartzunik izan. Egun batzuk geroago, bapatean, Klubaren bulegoetara egurrezko kutxa misteriotsu bat iritsi zen. Zabaldu eta, hara non, elastiko mordoa, prakak, kirol-galtzerdiak eta neurri guztietako botak agertu ziren. Baina nor zen eta nondik zetorren opari bikain hau? Igorlearen helbidea garbia zen, Bilbo. Gilenak eskatutako laguntza ez zen inguruko herri edo hiriburuetatik iritsi, ia mila kilometrora dagoen Bizkaiko hiriburutik baizik. Premia larrian zegoen futbol talde apal haren eskaera jaso eta konponketa eskaintzeko aurrerapausoa eman zuen talde bakarra Athletic Club izan zen.

Urteak joan, urteak etorri, Gilenako herriak ez du gertatutakoa sekula ahaztu. Gure taldeari esker ona azaltzeko betirako kolore zuri-gorriak hartu zituzten, bai elastikoan baita ezkutuan ere. Hori gutxi ez eta, oraindik orain asko dira Gilenan gure klubak egindako esfortzua ahaztu ez dadin herriko gazteenei istorio hau behin eta berriro errepikatzen dietenak. Gaur egun, Sevillako Eskualde Mailan jokatzen duen Gilena CF taldea eta herriko Udala dituen erlazio hau gaurkotzeko lanean dabiltza. Horregatik, herriko Pepe Luna Udal Zelaiko hormak Athletic Cluben istorioak apaintzen dituzte.