undefined

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, maiatzaren 18an, larunbatean, 16:15ean, Sevilla FC taldearen aurka,…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, maiatzaren 18an, larunbatean, 16:15ean, Sevilla FC taldearen aurka, Sanchez Pizjuan futbol zelaian, LaLigako 38. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriak hegazkinez abiatu dira 19:28an, eta 20:38an Sevillako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez NH Collection Hotelera joan dira bertan afaltzeko. Aurretik Aduriz, Kodro eta Nolaskoain jokalariek sinadura ekitaldia burutuko dute bertaratu diren zaleekin.

Aitor Elizegi presidentea, Iker Goñi, Manu Mosteiro eta Itziar Villamandos batzakideak, Joxe Anjel Iribar eta Manu Delgado espedizio-buru izan dira.

Zerua garbi dago eta 23 graduko hozberoa Sevillan.