undefined

Emakumeen hitza: emakume zuri-gorrien hitzordua

Emakumeen hitza: emakume zuri-gorrien hitzordua

Azken hilabeteetan zehar Athletic Clubek Bazkideen Hitza delako ekimena jarri du martxan, non bazkideek iritzi…

Azken hilabeteetan zehar Athletic Clubek Bazkideen Hitza delako ekimena jarri du martxan, non bazkideek iritzi zein proposamenak mahai gainean jarri dituzten gure Kluba hobetzeko bidean. Bazkideen Hitza ekimenaren bost saioen ostean, eta Gazte Abonoei espreski zuzendutako saio baten ostean, Klubak emakumeen proposamenak ezagutu nahi ditu. Horretarako, datorren maitzaren 22an (asteazkena) arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, San Mamesen lehengo Emakumeen Hitza antolatuko da. Bertan Klubeko ordezkariak eta emakume bazkide zuri-gorriak mahai-inguruetan bildu eta Athletic Club hobetzeko bideak landuko dituzte.

Jardunaldi honetan parte hartu nahiko luketen emakumeek, ondorengo estekan eman dezakete izena, datorren asteleheneko (maiatzak 20) 10:00ak arte.