undefined

Ezustea Museoa bisitatu duen 150.000garren bisitariarentzat

Ezustea Museoa bisitatu duen 150.000garren bisitariarentzat

Athletic Club Museoaren sarreran dagoen tornua zabaldu eta txirrin hotsa entzun duenean, Parisen bizi den Monica Villate kolonbiarrak sekula ahaztuko ez duen ezustekoa jaso du.

Athletic Club Museoaren sarreran dagoen tornua zabaldu eta txirrin hotsa entzun duenean, Parisen bizi den Monica Villate kolonbiarrak sekula ahaztuko ez duen ezustekoa jaso du. Nahigabe, 2017. urtean zabaldutako museoaren 150.000. bisitarian bihurtu denez, atsikituta datorren bideoan ikus daitekeen moduan, Klubak harrera berezi zein gogoangarria prestatu dio.

150.000. bisitariaren ustekabeko gertaerari lotuta, datorren larunbatean Nazioarteko Museoen Eguna ospatuko da (maiatzak 18), eta aipagarria da Athletic Club Museoa Bizkaiko hirugarren museorik bisitatuena dela. Bide batez, Monica Villate 150.000. bisitariaren urtebetzea atzo izan zen. Bejondeiola eta osasunez urratu ditzala bere opari bikaina.