undefined

WOPato-k Athletic Clubekin entrenatzen du

WOPato-k Athletic Clubekin entrenatzen du

Athletic Club Fundazioa, neuro-endekapen gaixotasunetarako terapiak aurkitzeko ikerketa proiektuak finantzatzen dituen WOP WOP (The Walk On…

Athletic Club Fundazioa, neuro-endekapen gaixotasunetarako terapiak aurkitzeko ikerketa proiektuak finantzatzen dituen WOP WOP (The Walk On Project) Fundazioarekin elkarlanean ari da. Izan ere, WOPato prestatu du datorren ekainaren 16an Bilboko errekan ospatuko den ohiko ESTROPAtaDA-ri begira.

Athletic Club Fundazioaren bitartez, Gaizka Garitanok WOPato entrenatu du lehen taldeko zenbait jokalarirekin batera, ESTROPAtaDA-ren zazpigarren edizioari berme osoz aurre egiteko. Atxikituta doan bideoan Oscar de Marcosek WOPato-ri buruzko iritzia eman du: “Sekulako fardela bada ere, gogotsu dago”. ESTROPAtaDA-ren familiei egokitutako jai handian, non tailerrak, puzgarriak, zuzeneko musika eta gastronomia txokoak egongo diren, WOPato bera beste milaka WOPato lagunekin lehiatuko da neuro-endekapen gaixotasunen errealitatea zabaltzeko, eta bide batez, ikerketaren aldeko gizarte kontzientzia indartzeko. Athletic Club Fundazioak bat egin du ekimen honen helburuekin.