undefined

Athletic Club Museoak bere bisitari-marka hautsi du

Athletic Club Museoak bere bisitari-marka hautsi du

Athletic Club Museoak pizten duen interesa berriro ere islatu da larunbatean ospatu den Nazioarteko MuseOen Egunean.

Athletic Club Museoak pizten duen interesa berriro ere islatu da larunbatean ospatu den Nazioarteko MuseOen Egunean. Publikoaren erantzuna oso positiboa izan da, 2.653 bisitarirainoko zifrak lortuz, gure museoko egun bateko bisitari kopuru errekorra hautsiz.

Halaber, pasa den ostegunean, 2017. urtean zabaldutako museoak 150.000garren bisitaria jaso zuen eta, hori ospatzeko, Klubak harrera gogoangarria eta ezustekoa prestatu zion bisitari berezi horri. Hain zuzen ere, Iñaki Williams Monica Villate kolonbiarrari bapatean agertu zitzaion Museoaren sarreran eta aurrelariak bere elastikoa oparitu zion 150.000garren bisitari izateagatik zoriontzeko.

Athletic Club Museoa Bizkaiko hirugarren museorik bisitatuena da.