undefined

19/20 kamiseta berriak: Upon This Ground

19/20 kamiseta berriak: Upon This Ground

Athletic Clubek 2019-20 denboraldirako New Balance kamiseta berriak aurkeztu ditu gaur.

Athletic Clubek 2019-20 denboraldirako New Balance kamiseta berriak aurkeztu ditu gaur.

Lehenengo elastikoaren diseinuaren ezaugarri nabarmenenak marra zuri-gorrien lodiera eta lepoalde eta mahuken originaltasuna dira; izan ere, barruko aldetik zuriz errematatutako kolore beltzaren ukitua eman zaie. Erdiko marra gorria da eta jantziaren goiko aldean bateratzen da, sorbaldetan. Horrela, gorria da nagusi. Dortsalak eta izenak zuriak dira. Uniformea osatzeko, praka beltz klasikoak eta galtzerdi beltz eta gorriak ditu.

Bigarren kamiseta eta kanpainaren leloa, Upon This Ground, Athletic Cluben filosofian daude oinarrituta, zalantzarik gabe; modu sortzailean, gainera. Xehetasun guztiek daukate azalpena eta gure klubaren eta New Balance markaren artean garatutako narratiba bati erantzuten diete. Estatu Batuetako marka honetako Zuzendari Nagusia den Kenny McCallumek honela esan du: “Athletic klub berezi bat da, lehiatzeko daukan moduagatik, eta guk berezitasun hori islatu nahi izan dugu kamisetetan”. Bigarren elastiko honetan, bi berde tonu dituena, urrezko ezkutu batetik datozen ikurrina baten izpiak nabarmentzen dira. Mahuketan erremate gorriak ditu eta lepoaldeak forma biribila.

Ikurrinaren erreferentziek kanpainaren osotasunaren dute jatorria, Upon This Ground leloan laburbildua. Bi esanahi daude, nahasian:
Lehena, lurralde honen gainean eta lurralde honi buruzkoa, gure klubak euskal lurraldearekin daukan konexio zuzenari erreferentzia eginez. Lotura horretatik dator bandera berriaren sorkuntza ere, Athleticek lur honekin daukan konexio historikoa ikusarazteko. Hori bai, ikurrinaren jatorrizko diseinuan oinarrituta, koloreen egitura eraldatu egin da. Kamiseten atzeko aldeko benetako ikurrina txikiari aldagai hau batu zaio, beraz, gure filosofia espresuki aldarrikatu nahian. Raise de flag, Astindu bandera, Ondea la bandera, azken finean, lehiatzeko modu berezi hori irudikatzen duen bandera munduan ikusaraztea.

Bigarren esanahia gure filosofiaren ingurukoa da. Oinarri honetan funtsatuta. Etorkizuna edozein dela ere, gure filosofiaren oinarriari helduko diogu.

Zalantzarik gabe, tradizioari, lurraldeari, jokoari, erroei eta batasunari buruzko erreferentzia hauek elkartzeko egoera paregabea Gernika izango litzateke; zehazki, Gernikako Arbola. Horregatik, kanpainaren parte bat bertan kokatzen da. Bertan, nahita bildu ditugu Iñaki Williams eta Damaris Egurrola, iraganaren eta etorkizunaren arteko fusioa, gure nortasunari uko egin gabe, betiere.

Azkenik, Upon This Ground leloaren oihartzunetako batek Agirre Lehendakariak zin egindakoa ere ekarri nahi izan du gogora, 1936ko urriaren 7an Gernikako arbola zaharraren ondoan esandako hitzak, hain zuzen ere. 1921etik 1926ra bitarteko bost denboraldietan Athletic Clubeko futbolari izandako hark honela esan zuen: Euzko-lur ganian zutunik; De pie sobre tierra vasca; Upon this basque-ground (land).

Lur honetan ere zutik, eta betiko filosofiari jarraituz, Athletic Club erakundeak bere ibilbide luzeari jarraipena emango dio beste urte batez.