undefined

Vanesa Gimbert, aingura zuri-gorria

Vanesa Gimbert, aingura zuri-gorria

Amaitu berri den 18/19 denboraldiak memento ahaztezin ugari utzi ditu zale zuri-gorrientzat: Betisen aurkako Kopa…

Amaitu berri den 18/19 denboraldiak memento ahaztezin ugari utzi ditu zale zuri-gorrientzat: Betisen aurkako Kopa kanporaketa zirraragarria, Atletico Madrilen aurka San Mamesen bildutako jendetza, Levanteren aurkako garaipena ikusi zuten 25.000 zaleak… Hain zuzen ere, egun horretan, Vanesa Gimbert partidako protagonista nagusiena izan zen erdietsitako bi golei esker.

 Bergarako atzelariak, aurten, seigarren denboraldia bete du Athletic Clubekin, 189 neurketa jokatu eta 34 gol lortu dituelarik. 39 urte bete berri dituen arren (19-04-1980) Vanesa Gimbertek azken bi denboraldietako partida guztiak jokatu ditu Joseba Agirreren aginduetara. Bere kirol ibilbidean zehar garrantzi handiko lesiorik izan ez duen Gimbertek, egunero erakusten du bere esperientzia eta profesionaltasun maila. Hori dela eta, jokalari modura duen balioa ezezik Lezamako aldagelan Vanesa Gimbertek duen garrantzia goraipatzekoa da.

 Ondorengo estekan Vanesa Gimbert gertutik ezagutzeko parada izateaz gain,goi-mailako futbolari baten egunerokotasuna ezaguko duzu.