undefined

Angel Villacampa, emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria

Angel Villacampa, emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria

Atletico Madrilekin lortutako palmares izugarriak, bi bider Ibedrola Ligako txapeldun eta Kopa bat, datorren denboraldian Joseba Agirreren lekukoa hartzeko hautagaia izateko ohorea eskaintzen dio.

Atletico Madrilekin lortutako palmares izugarriak, bi bider Ibedrola Ligako txapeldun eta Kopa bat, datorren denboraldian Joseba Agirreren lekukoa hartzeko hautagaia izateko ohorea eskaintzen dio.

Angel Villacampak, egun Txinako 16 urte azpiko hautazailea, emakumezkoen Athletic Club zuzenduko du datorren denboraldian. Lezamara etortzeko Asiako abentura alde batera utzi eta emakumezkoen kirol zuzendari berria izango den Joseba Agirreren kargua hartuko du.

Toledoko entrenatzaileak duen palamaresa Espainiako emakumezkoen futbolean zabalenetarikoa da. Besteak beste, Atletico Madrilen historian lortutako lehenengo garaikurrak Villacamparen aginduetara irabazi zituen. Lehenik, 2015/16. denboraldiko Kopa irabazi zuen, eta hurrengo bietan (2016/17 eta 2017/18) Iberdrola Liga irabazi zuen talde madrildarrarekin.

Atletico taldearekin egindako zenbakiak txundigarriak dira: partidarik galdu gabe Iberdrola Liga irabazi zuen lehen taldeko entrenatzaile izan zen (24 garaipen eta 6 berdinketa) 91 gol sartuta eta 17 jasota. 46 partida jarraian galdu gabe egon zen bere taldea eta, eta zuzendutako denboraldi guztietan Kopako finala jokatu zuen. Adibide gisa, lehenengo finalean, Atleticora urtarrilean iritsi bazen ere, garaipenaren saria jaso zuten. Entrenatzaile oso zorrotza da eta erasoko futbola du gustoko.

Angel Villacampa eta Joseba Agirreren artean azken lau Iberdrola Ligetatik hiru irabazi dituzte. Aipatutako nahasketa hau zuri-gorrien ametsa elikatzen jarraitzeko eredu ezinhobea da.