undefined

Maria Tatok #BIFS19-a inauguratu du

Maria Tatok #BIFS19-a inauguratu du

Maria Tato Athletic Clubeko idazkariordeak Bilbon ospatzen ari den 2019ko Bilbao Internacional Football Summit-en inaugurazio-txostena aurkeztu du futbol munduko zenbait pertsona ospetsuen aurrean.

Maria Tato Athletic Clubeko idazkariordeak Bilbon ospatzen ari den 2019ko Bilbao Internacional Football Summit-en inaugurazio-txostena aurkeztu du futbol munduko zenbait pertsona ospetsuen aurrean.

Mario G. Gurrionero BIFS19-eko zuzendariak, eta Axel Torres beIN SPORTS-en berriemaile eta ekitaldiaren aurkezleak egindako hitzaurrearen ostean, Maria Tatok emakumezkoen futbolaren aldarrikapenari buruz hitz egin du; horrez gain, une gogoangarriak ekarri ditu gogora, adibidez joan den urtarrilaren 30eko Athletic Club eta Atletico Madrilen arteko Kopa kanporaketa (bere egunean bildutako zale kopuruaren marka izandakoa), emakumezkoen futbolaren hazkunde geldiezina eta orokorra azaltzeko. Maria Tatok adierazi duenez, “emakumezkoen futbola da etorkizuna. Aurten argi eta garbi frogatu da hori, eta Frantzian ospatuko den Munduko Txapelketaren ostean are nabariagoa izango da”

Erika Vazquez, lehen taldeko jokalaria, Iker Goñi, Goyo Arbizu eta Oscar Arce batzordekideak eta Manu Delgado inaugurazio-ekitaldian egon dira.