undefined

Bazkideen Hitza: Emakume bazkide zuri-gorrien txanda

Bazkideen Hitza: Emakume bazkide zuri-gorrien txanda

Athletic Clubek Bazkideen Hitza-ren zazpigarren jardunaldia burutu du, oraingoan, emakume bazkide zuri-gorrien ordezkaritza batek proposaturiko…

Athletic Clubek Bazkideen Hitza-ren zazpigarren jardunaldia burutu du, oraingoan, emakume bazkide zuri-gorrien ordezkaritza batek proposaturiko hobekuntzak eta iritziak zehatz-mehatz ezagutzeko.

Ideien ekarpenak egiteko San Mamesen bildutakoen artean, Emakumeen Hitza deritzon edizio berezi honetan zenbait belaunaldietako ordezkariak batu ziren, horietako batzuk 80 urte inguruko diferentziaz. Oso esanguratsua eta aberasgarria izan zen iritzien egiaztapena egitea, adibidez, 96 urte dituen Ana Lecuona eta hogeitaka urteko Naiaren artekoa, edota belaunaldi ertainekoak diren Olatz edo Itziarrena, horiek guztiak sentimendu zuri-gorri bateratu baten ikuspegitik.

Lan-mahaietan bananduta, Athletic Clubeko ordezkariek, Aitor Elizegi presidentea buru zela, Bazkideen Hitza-ren zazpigarren jardunaldi honetan parte hartu duten bazkide zuri-gorrien hainbat iritzi interesgarriak gogoan hartu zituzten.