undefined

Gizonezkoen taldeak uztailaren 4an ekingo dio denboraldi-aurreari

Gizonezkoen taldeak uztailaren 4an ekingo dio denboraldi-aurreari

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak uztailaren 4an, ostegunean, Lezaman, ekingo dio 2019/2020 denboraldi-aurreko lanari. Lehen…

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak uztailaren 4an, ostegunean, Lezaman, ekingo dio 2019/2020 denboraldi-aurreko lanari.

Lehen lan saioa 18:00etan izango da. Ostiralean, uztailaren 5ean, lan saio bikoitza (goizez eta arratsaldez) burutuko da eta uztailaren 6an, larunbatean, goizez bakarrik.

Denboraldi-aurreko gainerako lan saioak, lagunarteko partidak edota balizko egonaldiak, baieztatu bezain laster jakinaraziko dira.