undefined

Nekane, Marta Perea eta Ainhoa Tirapuren kontratu berritzeak

Nekane, Marta Perea eta Ainhoa Tirapuren kontratu berritzeak

Athletic Clubek Ainhoa Tirapu atezainaren eta Marta Perearen kontratuak beste urtebetez luzatu ditu, eta Nekane Diez aurrelariak berriz beste bi urtetarako sinatu du talde zuri-gorriarekin.

Athletic Clubek Ainhoa Tirapu atezainaren eta Marta Perearen kontratuak beste urtebetez luzatu ditu, eta Nekane Diez aurrelariak berriz beste bi urtetarako sinatu du talde zuri-gorriarekin.

Ainhoa Tirapu atezainak bere kontratua beste urtebetez luzatu du, eta ondorioz, 2019/20an hamabosgarren denboraldia jokatu du Athletic Clubeko elastikoarekin. Ainhoa Tirapu 2005/06. denboraldian iritsi zen Lezamara, eta ordutik hona, 350 partida jokatu ditu gurean eta bi Liga irabazi ditu Athletic Clubarekin (2006/07 eta 2015/16).

Nekane Diezek berriz, beste bi urtez, 2020/21 denboraldirarte, luzatu du bere kontratua. Nekane zuri-gorrien benetako One Club Woman jokalaria da, eta hamabi denboralditan 156 gol erdietsi ditu. 2015/16 denboraldian Athletic Clubarekin Liga irabazi zuen.

Bestalde, Marta Pereak beste urtebetez luzatu du bere kontratua eta 2019/20. denboraldirarte jantziko du Athletic Clubeko elastikoa. Ezker hegaleko erdilariak ere bere palmaresean dauka 2015/16 denboraldiko Liga txapelketa.

Ainhoa Tirapuk 2019/20. denboraldirarte berritu du
Postua: atezaina
Lezaman: 2005/2006 denboralditik
Denboraldi honetan: 26 partida

Nekane Diezek 2020/21. denboraldirarte berritu du
Postua: aurrelaria
Lezaman: 2007/08 denboralditik
Denboraldi honetan: 32 partida eta 11 gol

Marta Pereak 2019/20. denboraldirarte berritu du
Postua: erdilaria
Lezaman: 2011/12 denboralditik
Denboraldi honetan: 24 partida