undefined

Athletic Club, Euskal Herriko Kopako finalera

Athletic Club, Euskal Herriko Kopako finalera

Neurketa azken unean berdindu ostean (1-1), penalti jaurtiketetan zuri-gorriek garaipena lortu dute.

Zale zuri-gorriek azken unerarte itxaron behar izan dute urduritasuna uxatu eta finalerako txartelaren lorpena behar bezala ospatzeko. Izan ere, gaur, Galdakaoko Santa Barbara zelaian jokatutako neurketa gogorra izan da Joseba Agirreren taldearentzat.

SD Eibar taldea aurkari gogorra izan da eta bilbotarrek lana gogotik egin behar izan dute neurketa irabazteko. Hasierako minutuetan Athleticek baloiaren jabetza lortu badu ere, lehen zatia amaitzear zegola Ibarrolak egundoko gola lortu du armaginentzat.

Bigarren zatian Agirrerenak berdinketaren bila zelairatu dira, eta aukera bikainak izan badituzte ere, merezitako gola ez da 92. minuturarte iritsi. Falta jaurtiketa bat Valdezatek maisuki bidali du eibartarren sare barrura. Penaltien txanda iritsi eta gureek lehenengo jaurtiketan kale egin badute ere, Athleticeko jokalariek lasaitasun haundiagorekin ekin diete jaurtiketei. Azkenean zuri-gorriak penaltietan 4-3ko emaitzaz garaile, eta denboraldi aurrean Real Sociedaden aurka jokatu beharreko finala jada buruan.