undefined

Vanesa Gimbertek, Jone Ibañezek eta Ainhoa Alvarezek Athletic Clubekin berritu dute

Vanesa Gimbertek, Jone Ibañezek eta Ainhoa Alvarezek Athletic Clubekin berritu dute

El Athletic Clubek beste urtebetez luzatu ditu Vanesa Gimbert eta Ainhoa Alvarez atzelarien kontratuak, eta baita Jone Ibañez erdilariarena ere.

El Athletic Clubek beste urtebetez luzatu ditu Vanesa Gimbert eta Ainhoa Alvarez atzelarien kontratuak, eta baita Jone Ibañez erdilariarena ere.

Vanesa Gimbert atzelariak bere kontratua beste urtebetez luzatu du eta 2019/20. denboraldi amaierararte jokatuko du Athletic Clubekin. Joan den astean Ligako “haimakako onenean” aukeratutako jokalariak 6 denboralditan 189 partida jokatu ditu, 34 gol erditsi ditu, eta 2015/16 denboraldian Liga irabazi zuen taldean zegoen.

Jone Ibañez erdilari galdakaoztarrak ere beste urtebetez luzatu du Athletic Clubekin duen kontratua (2019/2020 denboraldirarte). Jonek, aurten laugarren denboraldia jokatu du elastiko zuri-gorriarekin eta bide batez mailarik gorenean bere lehenengo golak erdietsi ditu. Jone Ibañez, 2015/16 denboraldian Liga lortu zuen taldeko kide izan zen.

Bestalde, Ainhoa Alvarez atzelariak ere 2019/20. denboraldirarte luzatu du bere kontratua, bere zazpigarren denboraldia jokatuko duelarik elastiko zuri-gorriarekin. Ainhoa Alvarez 2015/16 denboraldiko Liga irabazi zuen taldeko kide ere izan zen.

Vanesa Gimbertek 2019/20 denboraldirarte berritu du
Postua: atzelaria
Lezaman: 2013/14 denboralditik
Denboraldi honetan: PARTIDA GUZTIAK JOKATU eta 6 gol

Jone Ibañezek 2019/20. denboraldirarte berritu du
Postua: erdilaria
Lezaman: 2012/13 denboralditik
Denboraldi honetan: 26 partida eta 2 gol

Ainhoa Alvarezek 2019/20. denboraldirarte berritu du
Postua: atzelaria
Lezaman: 2009/10 denboralditik
Denboraldi honetan: 15 partida