undefined

Garazi Murua, Maria Diaz Cirauqui eta Leia Zaratek Athletic Clubekin berritu dute

Garazi Murua, Maria Diaz Cirauqui eta Leia Zaratek Athletic Clubekin berritu dute

Athletic Clubek beste urtebetez luzatu du Leia Zarateren kontratua, beste hiru urtez Garazi Muruarena eta bi urtez Maria Diaz Cirauquiren kontratua.

Athletic Clubek beste urtebetez luzatu du Leia Zarateren kontratua, beste hiru urtez Garazi Muruarena eta bi urtez Maria Diaz Cirauquiren kontratua.

Garazi Murua atzelari getxoztarrak beste hiru urtez luzatu du Athletic Clubekin duen kontratua, 2021/22 denboraldirarte alegia. Murua 2014/15 denboraldian itzuli zen Lezamara EE.BB.ko East Tennessee State University-n urtebetez jokatu ostean. Ordutik hona 5 denboralditan 121 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin, bi gol lortu ditu eta 2015/16 denboraldian Liga irabazi zuen taldean zegoen.

Bestalde Maria Diaz Cirauqui erasoko erdilari nafarrak beste bi urtez luzatu du bere kontratua talde zuri-gorriarekin (2020/21ra arte). Duela bi denboraldi iritsi zen Lezamara, 49 partida jokatu ditu eta bi gol lortu ditu.

Bestalde, Leia Zarate aurrelariak 2019/20. denboraldirarte luzatu du bere kontratua, bere zazpigarren denboraldia jokatuko duelarik elastiko zuri-gorriarekin. 2015/16 denboraldiko Liga irabazi zuen taldeko kide ere izan zen.

Garazi Muruak 2020/21 denboraldirarte berritu du
Postua: atzelaria
Lezaman: 2014/15 denboralditik
Denboraldi honetan: 25 partida eta gol 1

Maria Diaz Cirauquik 2020/21. denboraldirarte berritu du
Postua: erdilaria
Lezaman: 2017/18 denboralditik
Denboraldi honetan: 29 partida

Leia Zaratek 2019/20. denboraldirarte berritu du
Postua: aurrelaria
Lezaman: 2014/15 denboralditik
Denboraldi honetan: 25 partida eta gol 1