undefined

Benjamin mailako hondartza-futbol txapelketa Ereagan

Benjamin mailako hondartza-futbol txapelketa Ereagan

Athletic Club Fundazioak futbol 7-ko benjamin txapelketa antolatuko du igandean, ekainak 2, goizeko 9:30etik aurrera Getxoko Ereaga hondartzaren hare lehorrean.

Athletic Club Fundazioak futbol 7-ko benjamin txapelketa antolatuko du igandean, ekainak 2, goizeko 9:30etik aurrera Getxoko Ereaga hondartzaren hare lehorrean. Bi multzo osatu dira, bakoitza hiru talderen artekoa; alde batetik, gizonezkoena, Ugeraga, Barrika eta Basconia FT taldeen artekoa; eta bestetik, emakumezkoena, Leioako Emakumeak, Bizkerre eta Bilboko Merced Sani taldeetakoa.

Gainera, 12:30ean amaituko den txapelketaren lehen fasearen ostean, Athletic Club eta Getxoren jokalari ohien arteko erakusketa-partida jokatuko da. Geroago, 13:30ean, txapelketaren finalak egingo dira eta horien ostean sari banaketa.

Halaber, goiz osoan zehar bildutakoek 3×3 partidak, doitasun-jaurtiketak eta tenis-futbola bezalako jokoez gozatzeko aukera izango dute. Eskulan-tailerrak ere jarriko dira birziklatutako materialei beste erabilgarritasun bat ematen irakasteko. Azken batez, Athletic Club Fundazioak familientzako plan egokia proposatzen du eguzkitsu espero den igande goizerako.