undefined

Lagunartekoa West Ham Uniteden aurka

Lagunartekoa West Ham Uniteden aurka

Athletic Clubek West Ham United FC izango du aurrez aurre lagunarteko batean datorren abuztuaren 3an,…

Athletic Clubek West Ham United FC izango du aurrez aurre lagunarteko batean datorren abuztuaren 3an, larunbatean, 16:00etatik aurrera (15:00etan ordu britainiarra).

Denboraldi-aurreko neurketa hau London Stadium-ean jokatuko da, 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetako estadio nagusia izandakoa, eta aipaturiko talde ingelesaren egoitza 2016/17az geroztik.

Amaitu berri den denboraldian, “The Hammers” (“mailuak”) ezizeneko taldea hamargarren postuan sailkatu da Premier Leaguen, besteak beste LaLigatik ezagunak diren Pablo Zabaleta, Chicharito Hernandez, edo Nasri  jokalariekin.