undefined

25 urtez bazkide izandakoentzat intsigniak

25 urtez bazkide izandakoentzat intsigniak

Klubeko historian lehen aldiz, iazko denboraldian bazkide modura 25 urte bete zituzten guztiek, orain arte…

Klubeko historian lehen aldiz, iazko denboraldian bazkide modura 25 urte bete zituzten guztiek, orain arte ohitura zen moduan diploma jasotzeaz gain, esker oneko oroigarria ere jasoko dute data gogoangarri hau beti oroitzeko. Urtemuga hau bazkide bakoitzak hartutako konpromisoaren eredu da, eta era berean, Klubaren etorkizunerako ezinbestekoa ere bada. Honela, urteurren honetarako espreski artisau erara diseinatu eta egindako intsigniak Athletic Clubeko bizkar hezurra osatzen duten bazkideekiko esker onaren eta batzen gaituen nortasunaren erakusgarri dira. 2018. urtean Klubeko bazkide modura 25 urte bete dituzten 1.026 bazkideek ekainaren 6tik aurrera Ibaiganeko Bazkideen Bulegoan banan-banako hitzorduak izango dituzte oroigarriak jasotzeko.

Ostegun arratsaldean, aipatutako 1.026 bazkide hauen ordezkaritza batek diplomak eta intsigniak jaso dituzte Klubeko egoitza nagusian. Aitor Elizegi presidenteak ez du ekitaldi hau galdu nahi izan,eta hamar omendu gazteenek (zortzi gizon eta emakume bi) Athletic Clubeko mandatari gorenaren zorionak eta esker onak jaso dituzte.

Hamar bazkide hauek, 36 urte azpikoak denak, asko jota hamar urte zituztenetik dira Athletic Clubeko bazkide. Gainera, 10 zenbakia beti egon da futbol taldearekin hertsiki lotuta, horregatik gaur omendutakoen kopuruak esanahi sinbolikoa ere badauka. Horregatik, Klubaren partez zorionak eta guztion eskerrik onenak bazkide modura 25 urte bete dituzten 1.026 bazkide guztiei. Zorionak bihotz-bihotzez!