undefined

Azken palkoak eskuragai erdiko eraztunean

Azken palkoak eskuragai erdiko eraztunean

Palkoak kontratatzeko interesa duten bazkide, enpresa edo partikularrek aukera paregabea dute orain, 2019-20 denboraldirako eskuragarri geratzen den azken palkoetako bat kontratatzeko.

Palkoak kontratatzeko interesa duten bazkide, enpresa edo partikularrek aukera paregabea dute orain, 2019-20 denboraldirako eskuragarri geratzen den azken palkoetako bat kontratatzeko.

32.960 €-tik hasita (bez kanpo), San Mames VIP Area-ko palkoak dira, eraztunaren Tribuna Nagusian eta Ekialdekoan kokatuak, joko-zelaiaren ikuspegirik onena dutenak; box pribatu bat dute 8, 10 edo 12 lekurekin.

Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sartu daiteke bertara, eta amaitzen denetik beste ordubeteko tartea dago bertan egoteko. Michelin izarra duten Bizkaiko sukaldarien laguntzarekin eskainitako zerbitzu gastronomikoa, partida zuzenean jarraitzeko pantailak, jokaldien errepikapenak eta xehetasun guztiak ikusteko aukerarekin, eraztuneko eremu gastronomiko guztietara sartzeko aukera… futbola gertutik bizitzeko aukera eta askoz gehiago, 4 ordu baino gehiagoko esperientzia paregabe batean.

Era berean, palkoa kontratatuz gero, zelaian bertan aparkatzeko lekua ematen da, eta partida ez dagoen egunetan ere palkoa erabiltzeko aukera, bilerak, bazkariak edota afariak egiteko. Beste zerbitzu asko ere badituzu eskura.

Informazio gehiago jasotzeko edo eskuragarritasuna kontsultatzeko, jarri harremanetan 946 854 180 telefonoan edota [email protected] helbidean.