undefined

Campusa: Haurtzaroaren babeserako formakuntza

Campusa: Haurtzaroaren babeserako formakuntza

Athletic Club Fundazioak antolatzen dituen Udako Campusean zein Barneko Campusean parte hartuko duten begiraleek, astelehen honetan San Mamesen, haurtzaroaren babeserako formakuntza jaso dute Iñaki Alonsoren eskutik.

Athletic Club Fundazioak antolatzen dituen Udako Campusean zein Barneko Campusean parte hartuko duten begiraleek, astelehen honetan San Mamesen, haurtzaroaren babeserako formakuntza jaso dute Iñaki Alonsoren eskutik. Apirilean martxan jarritako goi mailako futbolean aitzindaria den egitasmoak, Athletic Cluben haurren babeserako saila , uda partean campusetan parte hartu duten begiraleak bildu ditu eta ekimenaren arduradun nagusiak prebentzio eta protokolo ekimenen inguruko lan saioa eskaini du kirol arloan gaztetxoenentzako gune seguruak sortzeko helburuarekin.

Ikastaro hau eskaintzen den lehenengo aldia izateaz gain begiraleentzako derrigorrezkoa izan da, eta Klubean neska-mutilen babes osoa bermatuko duen lan sistemaren oinarriak finkatzeko pauso sendo berri bat izan da.

Iñaki Alonso, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide eskolan lizentziatua da, Nazioarteko Laguntza Humanitarioan aditua eta UNICEF zein Save The Children-entzako lan egin ostean Haurtzaroko Eskubideetan aditua da. Haurtzaroaren aurkako erasoen inguruko ikerketa eta ikasketa ugarietan hartu du parte, eta azken 16 urteetan zehar emakumezkoen Pauldarrak taldearen kirol kordinatzailea izan da.