undefined

Elizegi, UEFAko Lizentzia Batzordera

Elizegi, UEFAko Lizentzia Batzordera

Aleksander Ceferinek zuzentzen duen erakundearen batzorde garrantzizkoenetako bat da.

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentea UEFAko Lizentzia Batzordearen partaide izango da. Erakunde europarraren presidenteordea den Michele Uva italiarra da batzordeburua, eta Michael Van Praag, hamabi urtez Ajax-eko presidente izandakoa, eta Thomas Christensen jokalari ohi daniarra, batzorde horretan ere badaude. Aleksander Ceferinek zuzentzen duen erakundearen batzorde garrantzizkoenetako bat da.

Batzordearen zereginak hauexek dira:

1. UEFAko kluben lizentzia sistemak dituen helburuen arrakastak eta inplementazioa zaindu.
2. Joko Garbi Finantzarioa eta UEFAko Kluben Lizentzia Araudien balizko aldaketei buruzko gomendioak egin, baita egungo irizpideak berrikusi eta klubentzako irizpide berriak sortu ere.
3. Lizentziekin erlazionatutako prozesu desberdinen garapena kontrolatu (ebaluazio prozesua, erabaki-hartzeak).
UEFAko kanpoko bazkideek ebaluatutako lizentzia hornitzaileentzako kalitate kudeaketa sistema kontrolatu.
4. UEFAko kanpoko bazkideek ebaluatutako lizentzia hornitzaileentzako kalitate kudeaketa sistema kontrolatu.
5. Lizentzien gaiei buruz aholkatu eta kluben beste gai batzuk ikuskatu.