undefined

San Mames, urtebete 2020ko Eurokoparako

San Mames, urtebete 2020ko Eurokoparako

UEFA erakundeak, EEFF-ren bidez, multzoen faseko hiru partida eta final zortzirenaren beste bat jasoko dituen Bilbo egoitza sustatu du.

UEFA erakundeak, EEFF-ren bidez, multzoen faseko hiru partida eta final zortzirenaren beste bat jasoko dituen Bilbo egoitza sustatu du.

2020ko Eurokopa txapelketa San Mamesera datorkigu urtebete barru zehatz-mehatz, eta aurkezpenaren ekitaldia San Mamesen bertan gaur egin da. UEFAren aldetik aurkezpenaren ardura hartu duen Andreu Camps Espainiar Erret Futbol Federazioaren idazkaria ez ezik, Julen Guerrero eta Carlos Marchena txapelketaren EEFF-ren enbaxadoreak eta Txetxu Rojo eta Iraia Iturregi hiriaren enbaxadoreak ere bertaratu dira. Bilboko Udalaren aldetik Xabier Otxandiano (Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegua Arloaren zinegotzi ordezkaria), eta Athletic Cluben izenean Aitor Elizegi presidentea egon dira. Ekitaldian, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado zuri-gorri ospetsuak ere present egon dira.

Asteazken honetan bertan sarrerak saltzeko eskaera prozesua abian jarri da, uztailaren 12an amaituko delarik. Interesa dutenek UEFAren orrialde ofizialean bere izena eman beharko dute eskaera egitean. 900 boluntario inguru Bilboko egoitzan arituko dira, eta UEFAren webgunean horretarako sortu den atalean izena emateko aukera dago jada.