undefined

69ko Kopa irabazi zutenen omenez

69ko Kopa irabazi zutenen omenez

1969ko Kopa irabazi zuten Athletic Club taldeko zazpi ordezkari, Iribar, Igartua, Zorriketa, Argoitia, Rojo, Lavin eta Ormaza, omendu dituzte San Mamesen, Elcheren aurkako bat eta hutseko emaitzaz zuri-gorriek lortutako garaipenaren 50. urteurrena dela eta, 1969ko ekainaren 15ekoa.

1969ko Kopa irabazi zuten Athletic Club taldeko zazpi ordezkari, Iribar, Igartua, Zorriketa, Argoitia, Rojo, Lavin eta Ormaza, omendu dituzte San Mamesen, Elcheren aurkako bat eta hutseko emaitzaz zuri-gorriek lortutako garaipenaren 50. urteurrena dela eta, 1969ko ekainaren 15ekoa. Lehoi garaileen omenez egindako ekitaldian, Elcheko presidentea, Diego García, eta Alacanteko talde horren bi ordezkari esanguratsu egon dira, Juan Manuel Asensi eta Josetxo Arakistain, hain zuzen ere. Azken bi hauek, 69ko final gogoangarri haren oroitzapenezko ekitaldian parte-hartzeko Klubak luzatu dien gonbita eskertu dute, Elchek jokatu duen final bakarra eta beharbada bere historiaren une gogoangarriena. Aitor Elizegi presidenteak eta Iribarrek Asensiri eta Arakistaini koadro bana eman diete euren presentzia eskertzeko. Bere aldetik, Elcheko presidenteak finalean erabilitako baloia ekarri du.

Ekitaldian bertan, omendutakoek desiratutako garaipena gogoratzen zuen orduko irudien bideoa ikusi dute, 1958an ‘Hamaika Baserritarrek’ irabazitako Koparen osteko lehenengoa, eta 1966 eta 1977 urteetako bi finalak galdu eta gero lortutakoa. Iribarrek eta Argoitiak, aurreko omenaldi batean jada opariak jaso zituztenak, taldekideei besoko bereziak emateko ardura hartu dute oraingoan; izan ere, Klubak lehiaketa honetan gure historiaren XXII. titulua irabazi zuten lehoiak zoriondu nahi izan ditu, Kopen Erregea ezizenaz ezagun gintuztenen oroimena bizirik mantentzeko beste arrazoi bat, alegia.