undefined

Murgiak, Mazak eta Kortabitartek ez dute Athletic Cluben jarraituko

Murgiak, Mazak eta Kortabitartek ez dute Athletic Cluben jarraituko

Emakumezkoen B taldeko hiru jokalariek ez dute datorren denboraldian talde zuri-gorrian jarraituko.

Emakumezkoen B taldeko hiru jokalariek ez dute datorren denboraldian talde zuri-gorrian jarraituko.

Athletic Clubek jakitera eman duenez Emakumezkoen B taldeko Eider Murgiak, Irune Mazak eta Nerea Kortabitartek ez dute 2019/20 denboraldian Klubean jarraituko. Eider Murgia erdilariak lau denboraldi eman ditu geurean, 102 partidatan zehar 13 gol lortu dituelarik. Nerea Kortabitarte erdilari lekeitiarrak berri, Lezamako harrobian emandako hiru denboralditan 66 neurketa jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin (gol bat erdietsi du). Irune Maza aurrelariak berriz, hiru denboraldi jokatu ditu talde zuri-gorriarekin, 87 partida jokatu ditu eta 16 aldiz sareratu du baloia.

Gure erakundeak eskertu gura die bere engaiamendua eta buru-belarri aritzea eta zorterik onena opa diegu euren etorkizun profesionalean.