undefined

Bazkideen Hitza-ren lehenengo denboraldia: amaierako txostena

Bazkideen Hitza-ren lehenengo denboraldia: amaierako txostena

Bazkideen Hitza-ren lehenengo denboraldia amaitu ostean martxoaz geroztik zazpi saioetan jasotako proposamenak eta atalak laburbiltzeko eta emaitzak kaleratzeko unea iritsi da.

Bazkideen Hitza-ren lehenengo denboraldia amaitu ostean, non bazkideek lan-jardunaldietan Athletic Clubi buruz planteatu zituzten, martxoaz geroztik zazpi saioetan jasotako proposamenak eta atalak laburbiltzeko eta emaitzak kaleratzeko unea iritsi da.

Lehenengo eta behin, Klubak, hartutako konpromisoarekin bat eginez, parte-hartzaileei hiru esparru nagusitan sailkatutako ondorioen amaierako txostena bidali die, hots, kirol-, gizarte- eta instituzio-alorretan. Lehen taldea, Lezama eta animazio harmaila sortzeko beharra izan dira bazkideek nabarmendu dituzten hiru gai nagusienak, Athleticenganako sentimendua, bere nortasuna eta balioak Bizkaiko gizartean funtsezkoa izaten jarraitzeko belaunaldi-erreleboa erraztearen garrantzia ahaztu gabe. Noski, laburpenean ez dira agertzen iradokitako ekarpen guztiak, baina Klubak hauek guztiak bildu ditu etorkizunean haintzat hartu eta kontuan edukitzeko

Bigarrenik, behin parte-hartzaileei bidalita, Klubak amaierako txostenaren edukia ahalik eta modu laburren eta erakargarrien erakusteko atala argitaratuko du web ofizialean, alde batetik, funtsezkoena kontatzeko asmoz, eta bestetik, bazkideei hurrengo denboraldirako aurrikusi diren Bazkideen Hitza-ren beste jardunaldi batzuetan parte hartzera animatzeko. Hurrengo denboraldiaren hasierarekin bat eginez, Klubak Bazkideen Hitza-ren ondorengo edizioetan parte hartzeko deialdi berriak kaleratuko ditu, bazkide guztiek Athletic Clubi buruzko hausnarketen eta proposamenen ekarpena egiteko aukera izan dezaten.