undefined

Ahalegina programa: denboraldi amaierako jaia

Ahalegina programa: denboraldi amaierako jaia

Ahalegina Programaren neska-mutilentzat ere denboraldia amaitu da. Proiektu hau Athletic Club Fundazioak garatzen du adimen-desgaitasuna…

Ahalegina Programaren neska-mutilentzat ere denboraldia amaitu da. Proiektu hau Athletic Club Fundazioak garatzen du adimen-desgaitasuna duten 12 eta 18 urte arteko ondorengo elkarteekin batera: Gorabide, Ulertuz eta Down Sindromearen Fundazioa.

Ostiralean, arratsaldean,  lan saio berezia egin dute, eta bertan Ahalegina Programaren 25 erabiltzaile inguruk hartu dute parte, eta geroago, askari handi bat ospatu da denboraldiari agur esateko datorren sasoira arte. Halaber, jaian zehar Ahalegia Programaren parte-hartzaile guztiei sariak banatu dizkiete. Ekimen honen bitartez, adimen-desgaitasuna duten neska-mutilek,

Athletic Club Fundazioaren psikomotrizitate hobekuntza eta kirolanitzeko lan saioen jardunaldietan parte hartzen dutenak, garbitasuna, konpromisoa, esfortzua, ardura eta lan-taldearekin erlazionatutako balioak eta ohiturak bereganatzen dituzte.