undefined

Athletic Club Museoak Eskola Programa jarri du martxan

Athletic Club Museoak Eskola Programa jarri du martxan

Bai edukian bai forman ikastetxeen beharretara egokitutako eskaintza berezia

Datorren 2019-2020 ikasturterako, bisita estandarrarekin, Museoko bisita librearekin eta San Mamesen egiten den bisita gidatuarekin batera, Athletic Club Museoak hiru bisita tematiko eskainiko ditu, eskola-curriculumarekin lotutakoak. Lehen Hezkuntzara, Bigarren Hezkuntzara eta Batxilergora egokitutako bisitak dira, hezkuntzaren ikuspegitik oso interesgarriak: “Bizkaiaren historia, Athletic Cluben historia”, “Komunikazioa gara” eta “Athletic Club, berdintasunarekiko konpromisoa”.

Bisita guztiak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin daitezke. Bisitak asteartetik ostiralera egin ahal izango dira, 2 ordu inguru iraungo dute eta ikasleek prezio bereziak izango dituzte.

Eskola-programako bisita guztietan sartuta daude Museorako sarrera eta San Mames bisitatzea. Museoa, San Mames eta Athletic Cluben balioak ezagutzeko bestelako aukera bat da.