undefined

Athletic Club Museoaren lehen denboraldi osoa

Athletic Club Museoaren lehen denboraldi osoa

Ekainaren 30ean, igandea, Athletic Club Museoak bere lehenengo denboraldi osoa bete du, 2017ko abuztuaren 31n inauguratu zenetik.

2018-2019 denboraldia bukatu berri da eta 98.771 pertsonak bisitatu dute Museoa. Datu horren arabera, Bizkaiko hirugarren museo bisitatuena izan da.

Erabiltzaileen % 71,15ek hautatu dute esperientzia osoa (Museoa ikustea, San Mames estadioan zehar Tour gidatua egitea eta aldi baterako erakusketa bisitatzea); % 5,35 izan dira Museoan; eta gainerako % 23,5ek Iñaki García Ergüinen aldi baterako erakusketa bisitatu dute “Athletic, futbolaren balleta” (Athletic, el ballet del fútbol), San Mameseko dendaren 1. Solairuan.

Aurreko kanpainarekiko aldea txikiagoa bada ere, etorritako jende gehiena bertakoa da, Bizkaikoa, eta oporraldietan etorri dira pertsona gehien.