undefined

“Athletic, futbolaren balleta” erakusketaren azken egunak

“Athletic, futbolaren balleta” erakusketaren azken egunak

San Mamesera gerturatu eta Iñaki García Ergüinen “Athletic, futbolaren balleta” (Athletic, el ballet del fútbol) erakusketa ikusteko azken aukerak dauzkagu egunotan.

Ia 25.000 pertsonak ikusi dute erakusketa dagoeneko. 15 koadroz osatua dago, eta 1976/1977 denboraldian UEFAko eta Kopako finalak bizi izan zituen taldearen hainbat momentu irudikatzen dira, horien bidez. Gainera, egilearen sorkuntza prozesuari buruzko bi azalpen-bideo daude, bere objektu pertsonalak, eta Clubaren Ehungarren Urteurrenaren logoaren koadroa.

Erakusketa uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai.