undefined

Koldo Aguirre zendu da, jenioa eta izarra

Koldo Aguirre zendu da, jenioa eta izarra

Athletic-en mitoak, jokalari, entrenatzaile eta peñen enbaxadore bezela, ondare ikaragarria uzten du Klubaren historian.

Koldo Aguirre Bidaurrazaga, Athletic Club-eko mito handienetakoa, Bilbon hil da gaur 80 urterekin. Sondikako jenioa, guztia izan da erakundean: jokalari ikaragarria (birritan kopako txapelduna), entrenatzaile moduan 1976-77 denboraldian izan zuen klub-eko momentu handienetakoa, UEFA-ko txapeldunorde ( Juventusen aurka) eta kopako txapeldunorde (Betisen aurka). Baita ere Klubak eskatu zionean instituzioaren enbaxadore bihurtutzeko, bere lagun mina zen Jose Maria Argoitiarekin batera penintsula guztitik zehar peñak bisitatzen. Alde batetik bestera Athletic egiten. Ahaztezina. Ondare Itzela uzten du. Koldo Aguirreren hileta bihar ostiralean izango da, uztailak 5, 18:00etan, Deustuko San Pedro Elizan.

Athletic-en elastikoa jantzi dutenen artean talentu handienetarikoa izan duen erdilari bati buruz gabiltza. Bere nortasunarengatik, 18 urteko mutikoa izanda, esperientzi handiko jokalari baten moduan jokatu zuen Athletic-en historian ohiartzun handien izan zuen partidua. Alfredo Di Stéfano-ren Real Madrilen aurka 1958. urtean. “once aldeanos” hareen 0-2koa. Aguirre hamaikakoan sartu zen 18 urterekin eta lehenengo taldean 8 partidu jokatuta. Futbol jokalari moduan bere jaiotza izan zen. Orain dela gutxi, maiatzaren 2an eta Ibaiganen, lorpen handiko partidu hura jokatu eta gaur egun bizirik daudenen omenaldian, kapitainaren besokoa jaso zuen, gurpilezko aulki baten jesarrita eta ahultasunetik indarrak ateraz. Etura, Mauri, Uribe eta Carmelo geratzen dira bizirik. Azken honi, lau gol sartu zizkion azkeneko 45 minutuetan etxetik kanpo jokatutako Espanyol-en aurkako partidu batean. Andoni Cedrún-ek ez zion bere osaba Koldori mosua eman nahi izan bere aitari egindakoagaitik.

1966-67 denboraldian, ahaztezina den gertaera baten protagonista izan zen UEFA txapelketan Athletic-ek Anfield bisitatu zuenean. Kapitaina zela, lehoiek aurrera egin zuten kanporaketan, kasu horietan egiten zen zozketa irabazita. Koldo Aguirrek, bere buruari merituak kenduta eta beti izan duen maltzurkeri puntu horrekin, ez zuela aurpegia edo gurutzea aukeratu nabarmendu zuen. Sorbaldari gorantz egin eta poztasunik erakutsi gabe, bere taldekideek ez zuten jakin hasiera baten txapeldunak izan zirenik.

296 partida eta 64 gol sartu ostean, Sabadell taldera joan zen bere kirol ibilbidearen amaieran eta 3 partida bakarrik jokatu zituen. Bere familiaren miña kentzeko egin zuen batez ere, bere anai gazteenak, Iñakik, leuzemia zeukan eta. “ Amari bere osasun egoeraz gezurrak esateaz nekaturik nengoen, nik bakarrik nekien egia eta” aitortu zuen denbora pasatuta. Horrela, amaiera eman zion bere kirol ibilbideari, umea zelarik Sondikan hasi eta jubenil mailako Getxo taldean jarraituta.

Futbola ikusteko ahalmena zuela eta entrenatzaile lanetan hasi zen. Erandio, Villosa eta Alavés taldeak zuzendu zituen Lezaman sartu aurretik. 1975-76. denboraldian 4. postuan sailkatu zuen Bilbao Athletic eta Jose Antonio Eguidazu presidente zela, lehenengo taldea promozionatu zuen. Kanpoan izandako jokalari asko etxera itzultzeko momentua zen eta urte horretan ezinbestekoak izan ziran Churruca, Irureta edo Lasa, Sporting, Atletico eta Granadatik etorrita.

Athletic-eko talde harek ikaragarri ondo jokatzen zuen eta San Mamesen emandako erakustaldiei esker, Ujpest Dozsa (5-0), Basel (3-1), Ac Milan de Rivera (4-1), Cruyff-en Bartzelona (2-1 eta 2-2 Camp Nou-n) eta Racing White Molenbeek taldeak kanporatu zituen.

Juventus-en aurkako finala partida bikotzera jokatu zen, itzulikoa San Mamesen zelarik. Turinen 1 eta 0 galdu ostean Tardellik lepoarekin sartutako gol bati esker, Bettegak, Italiarrak aurreratu zituen katedralean 7. minutuan. Markagailuari buelta ematea ezinezkoa ematen zuenean, Iruretak (12´) eta Carlos (78´)-ek sartutako golak heldu ziren eta Linemayer-eri bertan behera utzitako gola. Zoff atezainak ez zuen sekula bere burua horrela ikusi. Etxetik kanpo sartutako golen balioak eta epailearen lan eskasak, merezi izan zuen titulu gabe utzi zuen Athletic. Iribar zen kapitaina eta Rojo I, Churruca eta Iruretak ikaragarri jokatu zuten.

Sentsazio txarragoa utzi zuen bere lagun eta entrenatzaile ohia zen Rafa Iriondoren Betisen aurka galdutako kopa txapelketako finalak penaltietara galduta. Athletic-ek hirugarren amaitu zuen liga txapelketa. Bere sorkuntzatik denboraldi onena izan zitekeen bi titulu horrek irabazita. Beste bi urte egin zituen aulkietan, hirugarren eta bederatzigarren postuak lortuta. Hercules eta Valentziatik pasatu zen eta Tendillok sartutako gol batekin Real Madril menderatu zuen, Javier Clementek zuzentzen zuen Athletic-eri liga txapelketako titulua emanaz. Mallorca, Logroñes eta Lleida izan ziren bere taldeak Lezamara bueltatu aurretik. Ez zuen arazorik izan infantil mailako taldea zuzentzeko eta Bilbao Athletic-era itzultzeko 18 urte pasatu eta gero. Barakaldo izan zen bere azkeneko taldea, Athletic-era, enbaxadore ahaztezin moduan itzuli aurretik.

“Betiko jarraituko dugu horrela, desberdinak gara eta harro sentitzen naiz klub honen barruan hainbeste parte hartzeagaitik” esan zuen orain dela hiru urte emandako alkarrizketa batean. Ondorengo bideoan jartzen dugu.

Jenioa. Goian Bego Koldo!