undefined

Argoitia: “Koldo Athleticen defendatzaile itzela izan da”

Argoitia: “Koldo Athleticen defendatzaile itzela izan da”

Iribar: “Athleticekin jokatu ditudan 18 denboraldietatik, Koldo entrenatzaile izan zenekoa (1976-77) izan zen gehien disfrutatu nuena”

Jose Mari Argoitia izan da Koldo Aguirreren lagunik onena 60 urte baino gehiagotan Athleticen inguruan. Bere bizipenen oroitzapenak ditu.

“Athleticek Real Madrileri irabazitako 58. urteko kopako ospakizunetan ezagutu nuen Koldo Basaurin. Jokalariak agurtzera gerturatu nintzen, Baskonian jokatzen nuen eta handik gutxira, bi urte beranduago, lehenengo taldean elkartu ginen. Dena izan dugu amankomunean. Familia eta Athletic

“Jokalari zoragarria zen, oso erasotzailea, teknikoki bikaina. Burua bere lekuan zuena. Eta entrenatzaile bezela badakigu Athleticek egindako jokoa bera zegoenean, Juventusen aurka jokatutako UEFA txapelketako finala irabaztea merezi izan zuen”. “Baina Koldo askoz gehiago izan da. Athletic totala, peñekin batera beti, milaka oroitzapen ditugu eta ahaztu ezinezko anekdotak. Klubaren defendatzaile zorrotza izan da”.

Jose Angel Iribar oso hunkituta zegoen oraindik Koldo Aguirre mitikoaren heriotzarekin: “lagun maitagarria zen, 9 urtez taldekidea izan zen, gero entrenatzaile eta gero gainontzekoa…”

“Athletic haretako jokalari teknikoena zen. Gaur egun “jugón” izenarekin ezagutzen duguna. Baloiarekin asko disfutatzen zuen, eskatu baino ez zuen egiten. Baloia eta jokoarekin. Ez nau harritzen 1958. urtean Real Madrilen kontrako kopa txapelketako finalean horrelako errendimentua ematerik, ausarta zen eta hori igarri egiten zen hitz egiten zuenean. Elkarrizketetan beti ateratzen zuen zerbait.

1976-77 denboraldian, Europa guztitik ikaragarrizko jokoa erakutsi zuen Athleticeko kapitaina izan zen: “Ahleticen jokatu ditudan 18 denboraldietatik gehien disfrutatu nuena izan zela esan dezaket. Jokalariek ikaragarri ondo pasatu genuen eta baita zaleriak ere. Automatismo itzelak genituen, gol asko. Oso dibertigarria zen. Jokalari oso onak genituen baina zelaian kolokatu beharra zegoen. Churruca erdilari baten moduan etorri eta hegalean ipini zuen Txetxu Rojorekin ikaragarrizko bikotea osatuz, bikote itzela. Bakoitzaren errendimendurik onena atera zuen”.

“Peñentzat egun oso tristea izan behar du, asko maite dute. Humila eta gertukoa zen, athleticzale amorratua, beti egon da hor. Jose Mari Argoitiarekin egindako lana peñen enbaxadore bezela ikaragarria zan da”