undefined

Badatoz Gazte Abonoak

Badatoz Gazte Abonoak

28 urterarte igotzen da adinaren limitea eta Athleticket app-an sartzen da.

2019/20 denboraldian athleticzale gazteak ditugu gogoan, eta dagoeneko 900 Gazte Abono berraktibatuko ditugu, 300 €-an. Aurten, gainera, bi nobedade garrantzitsu aurkeztuko ditugu:

  • 28 urte arteko (barne*) gazteak jaso ahal izango dute, hots, aurreko denboraldietan baino bi urte gehiago.
  • 14 urtetik gorako gazteek txartel digitala izango dute, eta ATHLETICKET aplikazioaren bitartez erabilgarri egongo da.

Gazte Abonoa erosteko bi epe ezarri dira:

  1. BERRITZEAK
  • Datorren uztailaren 4tik hasita, osteguna, eta uztailaren 19ra arte, ostirala, aurreko denboraldietako Gazte Abonoaren txartela berritzeko aukera dago. GAZTE ABONOA web orrialdearen bitartez bete daiteke ondorengo esteka honetan: https://www.athletic-club.eus/gazteabonoa. Eskaera-orria bete eta ordainketa egin ondoren, txartel digitala modu automatikoan berrituko da, ATHLETICKET aplikazioan erabilgarri izanik. Klubak Gazte Abonoa duenari abonatuaren zenbakia eta dagokion PIN-a jakinaraziko dizkio. Aipatutako zenbakia eta PIN-a ATHLETICKET-en erregistroan sartuz gero, Gazte Abono bakoitzak txartel digital berria izango du, atzipen-kodearekin, 2019/20 denboraldi berriari begira.
  • Asteartea, uztailak 9, baino lehen berritzen dutenak, BBKLive-rako 5 sarrera bikoitzaren zozketan sartuko dira.
  • 2005ean eta hurrengoetan jaiotako adingabeek zelaira txartel arruntarekin sartu beharko dute. Beraz, Bazkidearen Arreta bulegoan txartela hartu beharko dute aurreko denboraldiaren abonua aurkeztuz, abuztuaren 5etik aurrera, 8:30etik 14:30era. Txartelaren jabeak bakarrik har dezake GAZTE ABONOA. Txartel berrien argazkia aurreko agiriarena izango da.
  • Txartel arrunta nahi duten 1991eko uztailaren eta 2004. urteen artean jaiotako Gazte Abonoaren jabeek Bazkidearen Arreta bulegoan eskatzeko aukera dute abuztuaren 5etik aurrera, 8:30etik 14:30era.
  • Datorren uztailaren 22tik aurrera, aztelehena, alta hartu dutenek berritu gabeko jarlekuak jaso ditzakete.
  1. ALTA BERRIAK.
  • Uztailaren 22tik aurrera, astelehena, GAZTE ABONOA eskuratzeko alta berrientzako epea zabaldu da. Abonua lehen aldiz jaso nahi dutenek eskaera-orria bete behar izango dute web orrialdearen bitartez ondorengo esteka honetan: https://www.athletic-club.eus/gazteabonoa Eskaera bete eta ordainketa egin ondoren,  Gazte Abono berriaren txartel digitala modu automatikoan sortuko da, ATHLETICKET aplikazioan erabilgarri izanik. Klubak Gazte Abono berriari abonatuaren zenbakia eta dagokion PIN-a jakinaraziko dizkio. Aipatutako zenbakia eta PIN-a ATHLETICKET-en erregistroan sartuz gero, Gazte Abono bakoitzak txartel digital berria izango du, atzipen-kodearekin, 2019/20 denboraldi berriari begira.
  • 2005ean eta hurrengoetan jaiotako adingabeek zelaira txartel arruntarekin sartu beharko dute. Eskaera-orria bete eta ordainketa egin ondoren, Bazkidearen Arreta bulegoan txartela hartu beharko dute. Txartelaren jabeak bakarrik har dezake GAZTE ABONOA. Eskaera prozesuak argazki bat eranstea ahalbidetzen du. Une horretan egin ez balu, jabeak txartelaren tamainako argazki gaurkotu bat eraman beharko du edo, nahi izatekotan, Klubek Bazkidearen Arreta bulegoan argazkia zuzenean ateratzeko aukera ematen du GAZTE ABONOA hartzera joaten den momentuan.
  • Txartel arrunta nahi duten 1991eko uztailaren eta 2004. urteen artean jaiotako Gazte Abonuaren jabeek Bazkidearen Arreta bulegoan eskatzeko aukera dute abuztuaren 5etik aurrera, 8:30etik 14:30era.

GAZTE ABONOA-ren jarlekuak Goi Hego Harmailaren 323 eta 324 blokeetan daude.

Klubek abonatuei Goi Hego Harmailetik Behe Ipar Harmailera lekualdatzearen berri eman liezaieke denboraldian zehar.

ATHLETICKET aplikazioak ez du Gazte Abonuaren jabeek bitartekoei jarlekurik uztea onartuko, abonu hauek pertsonal eta besterenezinak baitira. Aplikazioa Apple Storen deskarga daiteke eta Play Storen

*1991eko uztailetik aurrera jaiotakoak. Gazte Abonoa jasotzen duten 14 urte beherako adingabeek heldu batekin lagun hartuta joan beharko dute.