undefined

Lucia Garciak Boltañan emango dio hasiera denboraldi-aurreari

Lucia Garciak Boltañan emango dio hasiera denboraldi-aurreari

Valdezatek, Uriartek, Nevadok, Morentek eta Amaiurrek ere Angel Villacampa entrenatzailearen aginduetara egingo dute denboraldi-aurrea.

Frantziako Munduko Kopan bikain jokatu ostean, Lucia Garcia jokalari barakaldoztarrak merezitako oporraldia laburtu eta zurigorriek urtero Boltañan egiten dituzten lan saioten emango dio hasiera denboraldi-aurreari. Uztailaren 19an, ostirala, bilbotarrekin batera lehenengo lan saioetan parte hartuko ez duen arren, Luciak Lezaman Villacamparekin izandako solasaldian argi esan zion entrenatzaile berriari lanean hasteko irrikatan zegoela zuzendari tekniko berriaren sistemak lehenbailehen barneratzeko asmoz.

Bide batez Lezamako harrobiko Oihane Valdezatek, Naroa Uriartek, Nerea Nevadok, Leyre Monentek eta Amaiur Sarriegik ere 2019/20ko denboraldia-aurrea Angel Villacamparen aginduetara lehen taldearekin egingo dute.

Amaitzeko, Emakumezkoen B taldeko Maria Blanco eta Nerea Bengoa defentsako jokalariek ez dute Athletic Cluben datorren denboraldian jarraituko. Gure erakundeak eskertu gura die bere engaiamendua eta buru-belarri aritzea eta zorterik onena opa diegu euren etorkizun profesionalean.