undefined

Clubak kimu berriei ongietorria egiteko ekitaldia

Clubak kimu berriei ongietorria egiteko ekitaldia

Athletic Club-ek, Alta eta Bajen Protokolo berriaren bitartez, gure futbolarien ongietorri zein agurrarekin lotutako alderdi guztiak zaintzea du helburu.

Athletic Club-ek, Alta eta Bajen Protokolo berriaren bitartez, gure futbolarien ongietorri zein agurrarekin lotutako alderdi guztiak zaintzea du helburu. Kimuen kategoriako jokalari berriak Athletic-era iristea bera ahaztu ezineko unea izatea nahi du Clubak eta, horregatik, haurrentzako eta beren familientzako ongietorri ekitaldia antolatu du San Mamesen.

Hogeita hamar haur inguruk, beren gurasoez lagunduta, harrera beroa jaso dute San Mamesen, Rafa Alkorta, Raul Loroño, Iñaki Azkarraga eta Rafa Dehesaren eskutik. Prentsa-aretoan hasierako hitzaldia egin eta Lezamari buruzko bideo bat proiektatu ondoren, kimuek zelaia eta lehen taldearen aldagelak barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Espero dezagun beren ametsa noizbait beteko dutela eta egunen batean futbolari profesional izango direla! Bien bitartean, argi eduki dezatela pozarren jasoko ditugula geure artean. Ongi etorri!