
Lehen taldea |
IKER MUNIAIN: “Fitxaketa onenak etxeko gazteak dira”
IKER MUNIAIN: “Fitxaketa onenak etxeko gazteak dira”
Iker Muniain, lehen taldeko kapitaina, hedabideen aurrean agertu da Lazamako prentsa aretoan.
Iker Muniainek , lehen taldearen egoera aztertu du Lezaman, goizeko entrenamentuaren ostean. Kapitainaren esanetan, oso pozik eta ilusio handiarekin daude denboraldi-aurre honen hasieran. Helburua epe laburrera, lan ona egitea dela denboraldi hasierara %100ean heltzeko aitortu du. 10 urte bete dira jokalari Nafarrak debuta egin zuenetik eta orain taldeko lehenengo kapitaina da: “kapitaina izateak ikaragarrizko erantzunkizuna dauka. Ahalik eta irudi onena eman nahi dut eta eredu on bat izan”.