Denboraldi berria

Bilbao Athleticek 2.B mailako II multzoan jokatuko du

Espainiako Futbol Federazioak 2.B mailako II. multzoaren egitura azaldu du. Talde bizkaitarrek jokatuko dute bertan.

Bilbao Athleticek 2.B mailako II multzoan jokatuko du
Bilbao Athleticek 2.B mailako II multzoan jokatuko du
2019ko uzt. 10a15:26

Espainiako Futbol Federazioak 2019-2020 denboraldirako 2.B mailako multzo desberdinen egitura ofizialdu du. Bertan, 20 talde izango dira, Bilbao Athletic barne. Joseba Etxeberriaren taldearekin batera Barakaldo CF, SD Amorebieta, SD Leioa eta Arenas Club bizkaitarrak, Deportivo Alaves B arabarra eta Real Union eta Real Sociedad B izango dira. Nafarroatik Club Deportivo Izarra, CD Tudelano eta Osasuna B. Errioxako CD Calahorra, Haro Deportivo eta UD Logroñes eta gaztela-leongo Unionistas de Salamanca CF, Cultural Leonesa, CD Guijuelo, Burgos CF, Salmantino UDS eta Valladolid B taldeek osatuko dute 2.B mailako II. Multzoa.

Bilbao Athletic
Barakaldo CF
SD Amorebieta
SD Leioa
Arenas Club
Real Unión
Real Sociedad B
Deportivo Alavés B
Club Deportivo Izarra
CD Tudelano
Osasuna B
CD Calahorra
Haro Deportivo
UD Logroñés
Unionistas de Salamanca CF
Cultural Leonesa
CD Guijuelo
Burgos CF
Salmantino UDS
Valladolid B

Erlazionatutako albisteak