undefined

Girondins-en aurkako lagunartekoa

Girondins-en aurkako lagunartekoa

Athleticeko emakumezkoen taldeak Girondins de Bordeaux-en aurka jokatuko du abuztuaren 4an.

Angel Villacampak entrenatzen duen Athletic Clubek lagunarteko partidua jokatuko du Bordeleko Matmut Atlantique futbol zelaian datorren abuztuaren 4an, igandea, arratsaldeko 18:00etan. Neurketaren aurkaria, Frantziako D1 Femenine txapelketan 2018/19 denboraldia laugarren postuan amaitu zuen Girondins Bordeaux taldea izango da.

Talde frantziarraren aurkezpen partidua izango da bere zaleriaren aurrean eta egun berean, gizonezkoen taldeak ere, aurkezpen partidua jokatuko du Génova taldearen aurka (20:45).