undefined

Bilbao Athletic, CD Basconia eta Emakumezkoen taldeen aurkezpenak

Bilbao Athletic, CD Basconia eta Emakumezkoen taldeen aurkezpenak

Datorren astean aurkezpenak Lezaman.

Astelehen honetan, uztailaren 15ean, Lezaman, Bilbao Athleticek bere aurkezpena egingo du. Hasteko, Joseba Etxeberriak prentsaurrekoa eskainiko du 10:00etan eta 10:30ean taldeko argazkia egingo da 8 zenbakidun zelaian. Ostean, jokalariek lehendabiziko entrenamendua egingo dute.

Asteazkenean, uztailak 17, CD Basconiaren txanda izango da goizeko 10etatik Aurrera. Patxi Salinas entrenatzaileak hedabideen aurrean hitz egingo du entrenamentua egingo duten 5 zenbakidun zelaian.

Ostiralean, uztailaren 19an, emakumezkoen taldea izango da Lezaman. Goizeko 10etan, talde argazkia aterako dute 2 zenbakidun zelaian eta Toledoko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskeiniko du prentsa aretoan goizeko 11:30etan.