undefined

JOSEBA ETXEBERRIA: “Jokalari oso onak ditugu denboraldi bikaina egiteko”

JOSEBA ETXEBERRIA: “Jokalari oso onak ditugu denboraldi bikaina egiteko”

Joseba Etxeberria, Bilbao Athleticeko entrenatzailea, hedabideen aurrean agertu da.

Bilbao Athleticeko entrenatzailea, Joseba Etxeberria, Lezamako prentsa aretoan izan da denboraldi-aurre honetako lehenengo lan saioa hasi aurretik. Elgoibarko entrenatzailearen esanetan “denboraldi bikaina egiteko jokalari oso onak ditugu. Orain helburua taldea egitea da”.

Etxeberriak erronka berri honen aurrean oso pozik dagoela adierazi du eta bere indar eta motibazio guztia Bilbao Athleticen jarrita daukala.