undefined

Koldo Agirreren omenezko minutu bateko isilunea Faduran

Koldo Agirreren omenezko minutu bateko isilunea Faduran

Athletic Club eta Arenasen arteko partiduan minutu bateko isilunea egingo da orain dela gutxi hil den Koldo Agirreren omenez.

Gaizka Garitanoren taldearen lehenengo lagunarteko partiduan, Arenasen aurka, minutu bateko isilunea egingo da partidu hasieran jokalari zurigorriaren omenez-bere kirol ibilbideko hasieran CD Getxo taldeko jokalari ohia, Faduran-. Besoko beltzak eta minutu bateko isilunea izango dira 12etan hasiko den lagunarteko partiduaren aurretik.

21 JOKALARIREKIN FADURARA

entrenatzaile zurigorriak 21 jokalari eramango ditu denboraldi-aurre honetako lehenengo partidura. Partidu ostean, Alemaniako espediziora domeka honetan joango direnen zerrenda jakingo da. Alemaniako stage-a, udako bigarren eta hirugarren partiduekin amaituko da.