undefined

RAUL GARCIA: “Klubarekin dudan konpromisoa erabatekoa da”

RAUL GARCIA: “Klubarekin dudan konpromisoa erabatekoa da”

Raul Garciak kontratua luzatu du 2021. urterarte desegite klausula gabe.

Athleticeko jokalaria, Raul Garcia, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan izan da. Aitor Elizegi, Athleticeko presidentea eta Rafa Alkorta, kirol zuzendaria izan dira jokalariarekin batera. Presidentearen esanetan “Raul zutabe oso garrantzitsua da Klubarentzat, bai zelai barruan eta baita zelaitik kanpora ere”. Jokalari nafarra, harrobiko gazteentzat eredu dela azpimarratu du Rafa Alkortak.

Raul Garciak eskertu egin nahi izan ditu bere kontratua berriztatzea posible egin duten pertsona guztiak. “Momentu aproposa da. Deuseztapen klausularik ez egoteak, bi aldeen konpromisoa erakusten du”. Bere izaerarekin loturik, egunetik egunera gero eta hobeagoa izan nahi duela adierazi du eta gorengo mailan lehiatu behar dela. Amaitzeko, sinatutako kontratuarekin oso pozik dagoela onartu du.