undefined

Gazte Abonoa egin zaitez! Elkarrekin urrunago

Gazte Abonoa egin zaitez! Elkarrekin urrunago

Gazte Abonoa berritzeko epea amaitu delarik, athleticzale gazteenentzat izena emateko epe berria abian da.

  • 28 urte arteko (barne*) gazteak jaso ahal izango dute, hots, aurreko denboraldietan baino bi urte gehiago.
  • 14 urtetik gorako gazteek txartel digitala izango dute, eta ATHLETICKET aplikazioaren bitartez erabilgarri egongo da.
  • Prezioa: 300€-an.

Uztailaren 22tik aurrera, astelehena, GAZTE ABONOA eskuratzeko alta berrientzako epea zabaldu da. Abonua lehen aldiz jaso nahi dutenek eskaera-orria bete behar izango dute web orrialdearen bitartez ondorengo esteka honetan: https://www.athletic-club.eus/gazteabonoa Eskaera bete eta ordainketa egin ondoren, Gazte Abono berriaren txartel digitala modu automatikoan sortuko da, ATHLETICKET aplikazioan erabilgarri izanik. Klubak Gazte Abono berriari abonatuaren zenbakia eta dagokion PIN-a jakinaraziko dizkio. Aipatutako zenbakia eta PIN-a ATHLETICKET-en erregistroan sartuz gero, Gazte Abono bakoitzak txartel digital berria izango du, atzipen-kodearekin, 2019/20 denboraldi berriari begira.

2005ean eta hurrengoetan jaiotako adingabeek zelaira txartel arruntarekin sartu beharko dute. Eskaera-orria bete eta ordainketa egin ondoren, Bazkidearen Arreta bulegoan txartela hartu beharko dute. Txartelaren jabeak bakarrik har dezake GAZTE ABONOA. Eskaera prozesuak argazki bat eranstea ahalbidetzen du. Une horretan egin ez balu, jabeak txartelaren tamainako argazki gaurkotu bat eraman beharko du edo, nahi izatekotan, Klubek Bazkidearen Arreta bulegoan argazkia zuzenean ateratzeko aukera ematen du GAZTE ABONOA hartzera joaten den momentuan.

Txartel arrunta nahi duten 1991eko uztailaren eta 2004. urteen artean jaiotako Gazte Abonuaren jabeek Bazkidearen Arreta bulegoan eskatzeko aukera dute abuztuaren 5etik aurrera, 8:30etik 14:30era.

GAZTE ABONOA-ren jarlekuak Goi Hego Harmailaren 323 eta 324 blokeetan daude.

Klubek abonatuei Goi Hego Harmailetik Behe Ipar Harmailera lekualdatzearen berri eman liezaieke denboraldian zehar.

ATHLETICKET aplikazioak ez du Gazte Abonuaren jabeek bitartekoei jarlekurik uztea onartuko, abonu hauek pertsonal eta besterenezinak baitira. Aplikazioa Apple Storen deskarga daiteke eta Play Storen

*1991eko uztailetik aurrera jaiotakoak. Gazte Abonoa jasotzen duten 14 urte beherako adingabeek heldu batekin lagun hartuta joan beharko dute.