undefined

Jai zurigorria Espinosan

Jai zurigorria Espinosan

Athleticek Espinosa de los Monterosen duen peñak uztaileko ohiko jaia ospatu zuen asteburuan. Dagoeneko 16…

Athleticek Espinosa de los Monterosen duen peñak uztaileko ohiko jaia ospatu zuen asteburuan. Dagoeneko 16 urte bete ditu urteroko hitzordu honek, eta oraingoan gure inguruko 14 peñen 170 peñazale bildu ziren, baita Begoña Castaño batzordekidea ere, azken hau erakunde zuri-gorriaren izenean. Gorantza doan anaitzea da, Maialen Aulestiak duen Donahue Síndromea gaixotasunari aurre egiteko iaz 1.500 euroko laguntza biltzeko gai izan zena.

Ekitaldien artean egin ziren harrera herriko plazan, kalejira, poteoa eta ohiko herri bazkaria arkupeetan, Athletic Club eta Bizkaiarekin lotura historikoa duen Merindadeetako herri honen udaletxearen ondoan, eta amaitzeko Sentimendu Zuri-gorria Garaikurra banatu zen.

Orain dela zortzi urte Espinosa de los Monterosetik, Klubaren bizitza sozialaren inguruko jarduera zuri-gorriaren eragile diren Athleticeko beste peñek egiten duten lana aipatzen hasi zen. Oraingoan, Sestaoko Peña Garras Taldeak eskuratu du saria. Beraz, Ezkerraldekoek bat egin dute, besteak beste Gamiz-Fika, Gordexola, Zalla, Deusto eta inguruko Medina de Pomar peñek osatzen duten zerrendarekin.