undefined

Klosterhof, toki ezin hobea prestaketarekin jarraitzeko

Klosterhof, toki ezin hobea prestaketarekin jarraitzeko

Athletic Clubeko espedizioa Marienfeld eskualdeko Klosterpforte hotelera heldu zen atzo, aste beteko lana egiteko giro bikainarekin.

Marienfeld-eko Klosterpforte hotelak futbola arnasten du. Basoz inguraturik,talde asko izan dira bertan historian zehar. Athletic Club da horietariko bat.

Instalazioetatik pasatu diren taldeen erreferentziak ikustea baino ez dago. Oso erosoak, egoera bikainean dauden futbol zelaiak, logeletatik bi minutura daude eta gimnasiotik beste bi minutura. Teilatu zorrotzak dituen Europako erdialdeko eraikuntzen antzekoa da hotela.

Astelehen honetan, korrikaldiak eta indarra lantzeko zirkuitoak egin ditu taldeak goizean zehar. Arratsaldean, baloia ikutuko dute, zelaian egingo duten lehenengo lan saioan.