undefined

Beroak jarraitzen du Boltañan

Beroak jarraitzen du Boltañan

Emakumezkoaren taldeko bigarren jardunaldian ere beroak ez du atsedenik eman Boltañan. 9:30etan, eta 30 gradu inguruko tenperaturarekin, goizeko lan saioari eman zaio hasiera Villaboyako Municipal zelaian.

Angel Villacampak, taldearen entrenatzaileak, doitasunari eman dio garrantzia golera jaurtitzerako orduan. Jokalari-multzoak baloia gidatzeko eta jaurtitzeko ariketak egin ditu, baita baloi-jabetzarena.

Goizeko lehen saioa amaituta, jokalari guztiak Ara errekaren putzuetara hankak freskatzera hurbildu dira, izotzaren ordez erlajatzeko beste modu naturala eta egokia. Erritmoa ez da gelditzen, eta gaur saio hirukoitza dute, arratsaldean gimnasioan indarreko lana egingo dute, eta gero taktikoagoa den beste entrenamendu bat, 19:30etan, prestaketa lanarekin segitzeko.