undefined

La Vuelta, San Mameseko soropilaren gainean

La Vuelta, San Mameseko soropilaren gainean

Munduko txirrindularirik onenak zelai zuri-gorriaren barrutik ibiliko dira lasterketaren 13. etapa hasieran.

San Mamesek eta Athletic Clubek, beste behin ere jarraitzaile zuri-gorriek txirrindularitzarenganako duten zaletasuna partekatuko dute, eta datorren irailaren 6an, 2019ko La Vuelta-ren 13. etapa irteera San Mamesen izango da, Los Machucosen gainan amaituko dena, Vaca Pasiega Monumentuan, alegia. Jardunaldi ikusgarria izan daiteke, txirrindulariak estadiora zabaldegitik sartu ez ezik, ibilbide neutralizatuan zehar jokalekua ere inguratuko baitute.

Zaleek bere idoloak gertutik ikusteko aukera izango dute San Mameseko inguruetan, 2017ko Euskal Herriko Itzulian bizi izandako esperientzia errepikatuz. Geroago, tropela jokalekura sartuko da aparkalekuaren gunetik buelta bat emateko lasterketaren zuzendaritza autoari jarraituz eta laguntza teknikoko bi motorekin lagunduta. Irteera San Mameseko aparkalekuaren sarreratik izango da, eta txirrindulariak Bizkaiko hiriburuko zenbait kaletatik ibilbide neutralizatura berriz sartuko dira Soduperaino doan N-634 errepidea hartzeko, eta Los Machucos mendate kantabriarrean amaitzeko (maila berezia), 167 kilometroko ibilbidea egin ondoren.

La Vuelta-k Bilboko Udalaren babesa dauka berriro ere beste edizio batean. Hiriak, kirolarekin oro har eta txirrindularitzarekin bereziki, bere ardura erakutsi du beti; honen harira, La Vueltaren irteera edo helmuga 74 aldiz jaso du, bertoko zaleek lehiaketa honengan duten kompromisoari eutsiz.

Harreman historikoa
San Mamesek eta Athletic Clubek harreman estua izan dute txirrindularitza munduarekin ia azken mendetik hona. Erakunde zuri-gorriak txirrindularitzako atal propioa izan zuen 20. hamarkadan, eta bere baitan Federico Ezquerra bezalako txirrindulari ospetsua izan zuen mailot zuri eta zerrenda gorriko elastikoarekin jantzita bosturteko batean. Gainera, talde zuri-gorria Euskal Herriko Itzuliaren bultzatzaileetariko bat izan zen. Bestalde, Espainiako Itzuliaren bi etapa San Mames futbol zelaian amaitu ziren. 1960an, Franz de Mulder izan zen garailea, eta 1962an, Itzuliari amaiera ipini zion etapa batean, Rudi Altig alemaniarrak irabazi zuen.

 

Argazki: @Athletic Club Museoa