undefined

UNAI LOPEZ: “Ilusioz gainezka nago denboraldi honetarako”

UNAI LOPEZ: “Ilusioz gainezka nago denboraldi honetarako”

Unai Lopez, Athleticeko jokalaria, hedabideen aurrean agertu da Alemanian.

Unai Lopez jokalariak zera esan du Alemaniako kontzentrazioan. “Asko ikasi nuen iaz. Ilusioz gainezka nago denboraldi berri honetarako”. Bere helburua Athleticen jarraitzea eta minutuak izatea dela onartu du. Pasa den denboraldia gogorra izan zela aitortuta, Alemaniako stage-a denboraldia prestatzeko bikain etorriko dela adierazi du.