undefined

“Athletic Eguna” arrakastatsua Ajon

“Athletic Eguna” arrakastatsua Ajon

Euriak ez zituen zapuztu Athleticzaleen animoak Kantabriako herrian ospatu ziren ospakizunetan.

La Taberna de Ajok larunbatean ospatu zuen bere Athletic Eguna. Dozenaka Athleticzale batu ziren egun guztian zehar peñako egoitzan eta Begoña Castaño eta Aitor Bernardo zuzendaritzako kideak ere bertara hurbildu ziren.

Zale zuri-gorriek, Athletic Clubaren historiarekin lotutako hainbat jarduerarekin gozatzeko aukera izan zuten, irudien erakusketa batekin eta Klubaren ibilbideari buruzko lehiaketarekin. Erantzun zuzenak sarituak izan ziren. Parrillada eta sardinada izan ziren jaiaren ardatza. Danon artean ereserkia abestuz amaitutzat eman zen Ajo-ko herria zurigorriz jantzi zuen jai eguna.