undefined

Lezamako kirol egitasmoa aurkeztu da

Lezamako kirol egitasmoa aurkeztu da

Athletic Clubek denboraldi honetatik aurrera erabiliko duen beheko mailetarako kirol proiektuaren lerro nagusiak aurkeztu ditu Lezaman.

Rafa Alkorta, Andoni Ayarza eta Andoni Bombin izan dira aurkezpenean. Lanerako ardatz nagusiak aurkeztu ditu kirol zuzendaritzak “profesionalak garatu nahi ditugu, Lezamako gure jokalari asko munduan zehar ikusi nahi ditugu eta Lezama sendotu. Jokalari onenak behe mailetakoak dira” adierazi du Rafa Alkortak. Athleticeko kirol zuzendariak, jokalarien gaitasunaren antzematean jarri du enfasi berezia “guretzat garrantzitsuena talentua da, gero, denborarekin, moldatuko ditugu. Gente nahikoa daukagu hemen gaztetxoak lehenengo taldera heldu daitezan. Profesional handiak izan dira Lezaman eta guk beste ideia desbedin bat daukagu. Mutiolak prestatu bai baina igande guztietan irabazi nahi dugu. Irabazi ezkero, askoz hobeto. Nik oso gustoko dut irabaztea. Baloreak ditugu, baina mundu guztiak irabaztea atsegin du”.

Kirol zuzendariaren laguntzailea den Andoni Ayarza izango da Scouting eta antzemate saileko arduraduna: “nortasun handiko jokalariak nahi ditugu, oso lehiakorrak, gogo askorekin eta irabazleak, baina pertsona bakoitzak izan ditzazkeen aldagaiak ere ikusi behar ditugu. Hor dago psikologia saila, umeeri zuzendutako arreta zerbitzua, jokalari eta familiari zuzendutakoa. Laguntza akademikoa zein bizilekukoa behar duena. Hiru baserri daude kadete mailaraino, familia arretarekin. Gero Derioko egoitza ere badago. Lehenengo taldearen egoitza eta Lezaman egongo den harrobiko jokalarien egoitzen proiektuak daude eta zuzendaritza honen legealdian burutu nahi ditugu. Athleticeko beheko mailetako jokalari oso bat nahi dugu”. Ayarzak,  hitzartutako 152 kluben garrantzia gogoratu nahi izan du. Uda honetan Lezamara heldutako 57 jokalarietatik 50 dira hitzartutako klubetatik etorritakoak. “Klub horretako jokalariak jarraituko ditugu edozein momentutan gurekin entrenatzen hasteko” adierazi du Ayarzak. Teknologiaren erabilera ere nabarmendu du gazteen jarraipena egiteko “behapen guztiak Dathak erremintan erregistratuko dira eta klubaren mesederako izango dira, atzetik datozenek ere erabili dezaten”.

Entrenamentuen metodologiako arduraduna den Andoni Bombinek “gure jokalarien esentzia mantentzea” dela bere saileko oinarri nagusienetakoa azpimarratu du: “Mutilen lehenengo urratsa egokitzapena izan daiten saiatuko gara. Athleticen egotea gauza polita da eta disfrutatu beharra dago. Beraien gaitasunak lantzeko gure baloreetan hezi behar ditugu. Askoz ere garrantzitsuagoa da gaitasunak sendotzea gabeziak ahultzea baino”. Ohorezko mailan dagoen jokalari batek lehenengo taldera heltzeko aukera ikus dezala nahi dugu baina lehiakortasun eta emaitzekin. Formazioak eta lehiakortasunak eskutik joan behar dira” azaldu du. Arlo taktikoan, talde guztiek jokamolde berdina izatearen planteamentua azaldu du Bombinek: “talde antolatuak nahi ditugu, joko erritmo handiarekin. Taldeek joko sistema aldatu dezakete baia lauko atzeko lerroa erabiliko dute lehenengo talderako proiekzioan”. Enfasi berezia jarriko da arlo fisikoan eta kadete mailako bigarren urtetik, arduradun berezi bat egongo da horretarako. Gainera, Carlos Gurpeguik eta Tikok lan berezia egingo dute jokalariekin, zelai barruan zein kanpoan.